Català | English |Español

Informazio Erauzketa, Jakintzaren Kudeaketa, Itzulpen Automatikoa eta Terminologia Erauzketa Automatikoa helburu duten hainbat proiektuk oinarri linguistikoa duten estrategiak erabiltzen dituzte, emaitzen kalitatea (estaldura eta doitasuna, eta adierazgarritasun tematikoa) hobetzeko helburuarekin . Gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren estrategia linguistiko horien artean gailentzen dira ontologiak eta hierarkia lexikoak, unitate lexikoen informazio semantikoa (sail semantikoak eta harreman lexikoak) errepresentatzen laguntzen dutenak.

RICOTERM-2 proiektuan (HUM2004-056658-00) estrategia horren sendotasuna egiaztatzen ari gara katalan, gaztelania, galego eta euskara hizkuntzetako Informazio Erauzketan, ekonomiaren arloko kontsulta eleaniztunen hedapenerako. Bestalde, uztarturiko TEXTERM2 (BFF2003-02111) eta RICOTERM2 proiektuen barruan egiten ari garen YATE Terminologia Erauzle Automatikoaren (Vivaldi 2001) garapenean, EuroWordNet ezagutza-base lexikala arlo tematiko desberdinekin aberastea funtsezko estrategia dela frogatu da, alegia, Termino Hautagaiak identifikatzeko orduan estaldura eta doitasuna handitzen dituen estrategia dela.

EProiektu berri honen helburua da YATE tresna hainbat alor espezializatutara egokitzea EuroWordNet (EWN) ezagutza-base lexikalaren aberasketaren bitartez, gaztelania, katalan eta euskara hizkuntzetarako. Gainera, tresna honetarako sarrera-plataforma hobetzeko helburua ere badugu, laguntza-aplikazio batzuk gehituz. Aplikazio horietako batzuk dira testuetako kontzeptu-harremanak islatzen dituzten adierazpide metalinguistikoen detekzio automatikoa, eta sarrera-plataformaren prestazioen hobekuntza.

Zehazkiago 1 azpiproiektua (UPF) EuroWordNet (EWN) aberasteaz arduratuko da zuzenbide, ingurumen eta informatika alorretan, gaztelania eta katalan hizkuntzetarako; eta 2 azpiproiektua (EHU), euskarazko testu- eta hiztegi-baliabide espezializatuak eraikitzen segitzeaz gain, EuroWordNet (EWN) ezagutza-basea medikuntza, ekonomia, zuzenbide, ingurumen eta informatika alorretan aberasteaz arduratuko da, gaztelania eta katalaneko sarreren euskarazko baliokideen bitartez.

 

Eguneratze-data: 29-03-2010